XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tisanak

Landare eta produktu naturaletatik gai sendagarriak ateratzeko modurik ohikoena tisanak dira. Tisanak aipatzerakoan, landare horien bereiztasun sendagarriak aprobetxatzeko balio duten prozesuez mintzatzen da: infusioa, egosketa eta mazerazioa.

Infusioa

Ura irakiten ari den ontzira, landare puskak (lehorrak nahiz freskoak) botatzea eta hamar edo hamabost minutuz uztea da. Garrantzizkoa da ontzia estaltzea.

Egosketa

Prozesu honek gai gehiago ateratzen die landare sendagarriei. Errezetak gomendatu denboraz sustraiak edo zurtoinak egostea da.

Mazerazioa

Kasu honetan landarearen loreak, hostoak, haziak, azalak edo zainak uzten dira isurkinetan (olio, ur, alkohol...) Prozesu honi esker, biguntzen eta ateratzen dira zati urtugarriak.

Tisanak mendeetan zehar sendagai bezala edota atsegin hutsez edan dira. Tratatu beharreko gaixotasunaren arabera, infusio, egosketa edota mazeraziotatik lortutako isurkina edan, bainuei gehitu edo unguentu bezala erabiltzen da. Hiru moduetatik, infusioa, maizenik erabilitakoa da.

Infusio estimulagarriak jaikitzean, lasaigarriak lotara joan baino lehen. Askok ezagutzen dituzte kamamilaren berezitasunak begien infekzioen kontra, eta eukaliptoren lurruna arnasteko abantailak, adibidez, arnas arazoa denean.